@angelerro Ni guztiz ados @idurreski rekin. Beste leku batean izandako eztabaidaren harian azaldu nituen nire arrazoiak joan den astean:
<<Lanbideak zeozer irakatsi badit, hori da kontestuaren garrantzia: hau da, gauza bakoitzak bere kontestuan hartzen duela esangura, eta ezin dela ekintza bat hartu modu isolatuan eta unibertsalki baloratu. Esplikatuko naiz: mozorrotzea eta "trabestitzea" ez da berez, bere horretan, ez aurrerakoia ez kontserbatzailea, bere testuinguruan interpretatu ezean. Shakesperearen garaian gizonek egiten zituzten andreen rolak taula gainean, emakumeek debekatuta zutelako. Beraz, ez zen batere apurtzailea edo askatzailea gizon bat Juliettarena egiten ikustea. Ezin da konparatu Yogurinharen lanarekin, hori bada apurtzailea, hori bada arau hauslea eta ahots ugaritzailea. Era berean, zuri batek aurpegia margoztea arraza zurikoa ez den bat antzezteko, kasu honetan, ez da inongo taburen apurketa, maistreaming gogorrena eta betikoena perpetuatzea baino. Eta zein da hori? Ba, ikusgarri izateko eta botereguneetan egoteko hiru baldintza bete bhear dira gure gizartean: white, male and middle aged izatea. Beraz, margoztutako Baltasar horiek hegemoniarik arruntenari eutsi besterik ez dute egiten: inork baino leku gehiago okupatzea, toki guztiak eurek betetzea. Oier Araolazaren komentarioa (http://www.dantzan.com/blogak/oier/baltasarren-dilema-beltza-ala-belztua) falazia batean oinarritzen da: badirudi, hainbeste aurreratu dugula figura folklorikoen dekonstrukzioan, hainbeste etapa erre ditugula non dagoneko eduki ditugun hiru erregina, bi errege asiatiko eta beste bat beltza, bi drag queen erregina inuit eta errege gotiko zuri bat... Eta nola etapa guztiak erre ditugun eta guztiz dekonstruitua dugun, ba, zergatik ez dira egongo errege beltz pintatuak eta errege beltzak zuriarena egiten? Ya: kontua da ez dugula etaparik erre oraindik, eta egin dugun gauza bakarra dela beti-beti-betikoa. Eta, feministok diogun moduan, emakumeak ikusgarriago izateko, gizonen bat kendu egin beharko da, ezta? Ba hemen berdin>>.

Reply · Report Post